Last updated: 5 days ago
Antton Aranburu musikari eta artista polifazetikoa da, jatorriz Busturikoa (Bizkaia), nahiz eta gaur egun Gasteizen bizi den. Bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidearekin, Antton, batik bat, kantugintzan eta eragin musikal ugari nahasteko duen gaitasunagatik nabarmendu da: rocka, popa, musika latinoa, haurrentzako musika, musika herrikoia... Bere diskografiak estudioko lau disko biltzen ditu: "Goraka" (2010), "Bizirik" (2013), "Kaos #Kosmos" (2019) eta bere lanik berriena eta anbiziotsuena, "Plazera Nirea Da" (2024), Chickjuarez ekoizle euskal-mexikarrarekin elkarlanean ekoitzia. Azken disko hau bossa nova, salsa, vallenato eta son-a bezalako generoen fusio aberatsagatik nabarmentzen da, euskal tradizioa eta Latinoamerikako erritmo beroak lotzen dituen proposamen fresko eta ausarta eskainiz.
Gainera, Antton eta Lore Ibargurenek Perli eta Koxkolo bikote artistiko musikala osatzen dute, eta haurrentzako ikuskizunak eskaintzen dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan. Bere musika ibilbideaz gain, Antton euskal kulturaren sustatzaile sutsua da, bai Gasteizko MAILUK musika eskolaren sortzaile gisa, bai Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle gisa.
Beraz, musika, antzerkia eta ipuingintza uztartzen dituen generoetan mugitzen den artista poliedrikoa da Antton Aranburu; finean, euskal kulturaren eszenan, proiektu berritzaileetan, jauzi etengabean bizi den kulturgile xumea.

Monthly Listeners
60
Monthly Listeners History
Track the evolution of monthly listeners over the last 28 days.
Followers
75
Followers History
Track the evolution of followers over the last 28 days.
Top Cities
5 listeners
4 listeners